• 23
    EKA

    Euskal Herrian Euskaraz eragile euskaltzaleak nazio mailan abian jarritako dinamikak aurrera darrai. Herritarrak aktibatuz udalen hizkuntz politiketan aldaketak eragitea da helburua, leloak dioen eran "Udalak eta biok, euskaraz" egin dezagun.

    Gares eta Zarautzen "Udalak eta biok, euskaraz" eskaerak egin dituzte

    Zarautzen, udalari euskaraz bizitzeko bidean emandako urratsei babesa erakusteaz gain, udala berarekin harreman guztia euskaraz izan dadin eskatu diote. Lehengo astean sartu zituzten udaletxean dinamikan zehar metatutako eskaerak. Dagoeneko 160 baino sinadura gehiago lortu dituzte. Horien bidez, "udalarenak diren eraikin eta espazio guztietan euskaraz artatua izateko beharrezko neurriak har ditzala eskatzen diogu udalari, bereziki kiroldegian, ikusi ditugun hutsuneak direla eta".

    Garesen aurreko ostiralean egin zituzten estreinako eskaerak. Astebete lehenago egindako batzarrean adostu bezala, udalari harremana euskaraz izan dadin galdegin zioten. Udan zehar dinamika jendarteratu ostean, eskaerak tramitatzeko beste deialdi bat egitea aurreikusten dute.

     

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.